Gipuzkoa Digitala - DATEKIN

Azalpena

Gipuzkoa Digitala - Datekin

Xedea: Lerro honen helburua da Gipuzkoako enpresen artean datuen balorizazio prozesua bizkortzea enpresaren eta negozio ereduaren eraldaketa digitala lortzeko; horretarako, datuak informazio garrantzitsu bihurtzen adituak diren kanpoko eragileen kontratazioa bultzatuko da, enpresei erabakiak hartzen laguntzeko.

Proiektuan baldintzak: Lerro honek bi laguntza eremu aurreikusten ditu, enpresen heldutasun digitalaren mailaren arabera eta kalitatezko datuak eskuragarri dauden ala ez kontuan hartuta:

a) Digitalizazio maila nahikoa duten enpresak, modu egituratuan biltegiratutako datuak dituztenak eta horiek erabiltzeko eta ustiatzeko proiektu bat planteatzen dutenak.

b) Prozesuen nolabaiteko digitalizazio maila duten enpresak eta beren sistemetatik datorren informazioa erabiltzeko aukera aztertu nahi dutenak.

Proiektuek laguntza aditua izan beharko dute, enpresatik kanpokoa, ahal dela Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien bitartez.

Onuradunak: Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatuta dauden eta jasotako dirulaguntzarekin egindako hobekuntzak lekuko lantokietara aplikatzen badituzte.

Eskaera epea

2022-04-06-etik 2022-05-16-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna