BILAKATU COVID-19 programa (Negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak)

Azalpena

Bilakatu COVID 19 programa arautzen baita, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak

Xedea: Agindu honen xedea da Covid-19ren hedapen azkar eta ustekabekoak eragindako pandemiaren ondorio larriei aurre egitea. Horretarako, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresei, enpresaren jarduera dibertsifikatzeko negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerro berrietarako, eta/edo “reshoring” prozesuarekin edo orain arte Euskal Autonomi Erkidegotik kanpoko beste kokapen batzuetan deslokalizatuta zeuden gaitasunak berriro Euskadin lokalizatzearekin lotutako inbertsioetarako.

Ezaugarriak:

  • EFEKTU PIZGARRIA: ezin izango da 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi.
  • EPE-MUGA: eskabidea aurkezten den urtean egin beharko da, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte, haren ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Egin beharreko inbertsioak gauzatzean, luzapen bakarra eman ahal izango da, gehienez ere 6 hilabetera arte, betiere alegatutako arrazoiek hala justifikatzen badute.
  • ONARTUTAKO GUTXIENEKO INBERTSIOA: enpresa handiek gutxienez 1.500.000 euroko inbertsio onartua eta enpleguari eustea lortu beharko dute; ETEek, berriz, gutxienez 200.000 euroko inbertsio onartua eta enpleguari eustea. Kontuan hartuko dira, halaber, aurretik adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iristen ez diren enpresen inbertsioak, baldin eta gutxienez 25 enplegu garbi sortzen badituzte, enpresa handien kasuan, eta gutxienez 5 lanpostu garbi, ETEen kasuan.
  • ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak izan ezik, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iristea, gutxienez.
  • ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA, kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, eta enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, eta ekoizpen-zentro bat baino gehiago izatekotan, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo ekoizpen-zentroetan bakarrik.
  • Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10 izango dira enpresa handientzat eta % 15 ETEentzat.
  • Diru-laguntzek gehienez 1.000.000,00 euroko muga izango dute enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko.

Onuradunak: Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta ezaugarri hau betetzen badute: erauzketa, ekoizpen, eraldatze eta industria-produktuari eta prozesuari lotutako zerbitzu-enpresak izatea, eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.

Eskaera epea

2022-03-11-etik 2022-05-06-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Eremua: Inbertsioa
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak