EZAGUTZA - Gipuzkoako ekosistema sozio-ekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatu (Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - EZAGUTZA
Gipuzkoako ekosistema sozio-ekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatu (VIII. eranskina)

Xedea: Aldeko testuingurua sustatzea trantsizio ekologiko, sozialeta ekonomikoek eragingo dituzten aukerak sortzeko, eraikitzeko eta/edo aprobetxatzeko, ikerketaren, transferentziaren eta hedapenaren bidez, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa balio erantsi eta/edo jasangarriko gaitasun berrien garapeneko eta kalitatezko enpleguko eremuetara eramateko.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

  • Funtsezko ikerketa proiektuak.
  • Ikerketa industrialeko proiektuak.
  • Garapen esperimentaleko proiektuak.
  • Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.

Onuradunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.
  • Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
  • EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.
  • Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.

Eskaera epea

2021-06-19-etik 2021-07-19-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak