ARDOAREN, TXAKOLINAREN, SAGARDO NATURALAREN, ARTISAU-GARAGARDOAREN eta ONTZIRATUTAKO URAREN sektoreetarako aparteko laguntzak *Covid-19*

Azalpena

Ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako ezohiko laguntzak

Xedea: Ardoa, txakolina, sagardoa eta botilatutako ura ekoizten duten enpresek gaur egun bizi duten egoerari egonkortasuna ematea.

Onuradunak:

  • Ardoa eta txakolina destilatzeko laguntza: Egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn duten eta JDB duen ardoa edo txakolina Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean ekoizten duten ardogintzako enpresak
  • Ardoa eta txakolina modu pribatuan biltegiratzeko laguntza: Egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn duten eta JDB duen ardoa edo txakolina Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean ekoizten duten ardogintzako enpresak
  • Sagardo naturala ozpinetara bideratzeko laguntza: Egoitza soziala eta helbide fiskala EAEn duten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean sagardo naturala ekoizten duten sagardotegi-enpresak
  • Ur mineral naturala modu pribatuan biltegiratzeko laguntza: Egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn duten enpresak, baldin eta botilaratze-prozesua Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean egiten bada.
  • Artisau-garagardoa egiten duten enpresen enpresa-kaudimena bultzatzeko laguntza: Egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn duten enpresak, baldin eta laguntzaren xede den ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean egiten bada.

Eskaera epea

2021-06-26-etik 2021-11-01-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Eremua: Finantzaketa