ADINBERRI: Silver Economy (Zahartze aktiboaren, osasungarriaren eta zentzua eta esanahia duten erronkak) & Adinekoen arreta eta zaintza hobetzea

Azalpena

«Zahartze aktiboaren, osasungarriaren eta zentzua eta esanahia duten erronkak (Adinberri), eta adinekoen- tzako arretaren eta zaintzaren hobekuntza bultzatzea» programa

Xedea:

  • II Eranskina: Silver Economy-ren esparruan negozio-aukera berriak edo produktuen eta zerbitzuen «Silverizazioa» sustatzea.
  • III Eranskina: Prebentzioa eta adinekoen arreta eta zaintza hobetzea helburu duten berrikuntza sozialeko, soziosa- nitarioko eta/edo teknologikoko proiektuak garatzen laguntzea.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

  • II Eranskina: Diruz lagundu daitezkeen jarduketak prototipoak egiteko fasean edo industrializazio eta merkaturatze fasean dauden produktu eta zerbitzuak ezartzeko izango dira, honako espezializazio nitxo hauetan: 1. Zerbitzu soziosanitarioak eta arreta ereduak, pertsonen eta haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzen duten prebentzioan, arretan eta zaintzetan arreta berezia jarriz, eta sistema publiko-pribatuaren eta komunitarioaren lankidetza eta eraginkortasuna sustatuz. 2. Adinekoen bizitzarako eta garapenerako egokiak diren ingurune, etxe eta espazioak, haien autonomia, irisgarritasuna, konektibitatea, inklusibitatea, ahalduntzea, duintasuna eta soziabilitatea ahalbidetzen eta errazten dutenak. Hori guztia etxea egokitzera eta laguntza teknikoetara, ingurune lagunkoietara eta irisgarrietara, hurbiltasun-zerbitzuetara, mugikortasun egokitura eta finantza-produktuak sortzera bideratutako ekimenen bitartez. 3. Turismoa eta aisia seniorra: aisialdiarekin, jarduera fisikoarekin, gastronomia osasungarriarekin, denbora librearen kudeaketarekin, turismoarekin eta prestakuntzarekin lotutako jarduera eta baliabideekin. Identifikatutako edo lehenetsitako espezializazio eremuetan produktuak/zerbitzuak garatzeko, teknologia gaitzaile digitalen multzo bat erabil daiteke, hala nola adimen artifiziala, gauzen Internet, robotika, errealitate birtuala, datuen analisia, erakunde baten barne prozesuak zein erabiltzaileekiko harreman ereduak hobetzeko eta negozio eredu berriak garatzeko.
  • III Eranskina: a) Arreta eta zaintzarako tokiko ekosistemak sortzea eta bultzatzea (publiko-pribatua-komunitarioa), Zaintza HerriLab ereduan oinarrituta. b) Erreferentziazko egoitza/zentroetan esperientzia pilotuak diseinatu eta ezartzea, zainketetan berrikuntza sustatzeko eredu esperimentaletan oinarrituta.. c) Zainketen berrikuntzarekin eta pertsonalizazioarekin lotutako prestakuntza-programak diseinatzea eta tresna digitalak garatzea. d) Zahartze aktibo eta osasungarriaren alorreko prebentziora bideratutako ekimen berritzaileak, zentzua eta esanahia dutenak, bizitza osoko proiektu bat garatzeko. • Hauskortasunaren prebentzioa eta maneiua. • Komunitatean jarduera fisikoa eta beste bizimodu osasungarri batzuk sustatzea. • Elikadura osasungarria sustatzea. • Gaitasun kognitiboa estimulatzeko eta hobetzeko jarduerak. • Osasun emozionala eta sare sozialaren sustapena. • Zahartzea zentzuz eta esanahiz sustatzea, bizitza osoko proiektu bat garatzeko. e) Kolektibo hauetako batekin edo batzuekin lotutako jarduketak: • Autonomia duten pertsonak. Aurre-hauskortasuna duten pertsonak. • Pertsona ahulak eta kalteberak. • Mendekotasun- edo desgaitasun-maila desberdinak dituzten pertsonak. • Nahi gabeko bakardade-egoeran dauden pertsonak (HARIAKen ezarritakoaren arabera, Gipuzkoako Estrategia Bakardadeen aurrean: http://www.hariak.adinberri.eus)

Onuradunak:

  • II Eranskina: Gipuzkoan kokatutako enpresak eta enpresa elkarteak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Gipuzkoako erakundeak.
  • III Eranskina: a) Gipuzkoan kokatutako gizarte ekintzako hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko erakunde, fundazio edo elkarteak. b) Gipuzkoan kokatutako gizarte-ekimeneko irabazi-asmorik gabeko kooperatibak. c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Gipuzkoako erakundeak, 3. oinarri espezifikoan aurreikusitako jardueraren batean aritzen direnak. d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren funts publikoekin finantzatutako unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko erakundeak, erakunde horien eta unibertsitateen interesak ordezkatzen dituzten prestakuntza erakundeen elkarteak edo taldeak. Erakundeek Gipuzkoan kokatuta egon beharko dute. e) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak, toki-garapenerako agentziak eta mankomunitateak.

Eskaera epea

2022-10-26-etik 2022-11-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna