BASQUE WINE programa - Ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko laguntzak

Azalpena

Ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko laguntzak. Basque Wine programa

Xedea: Barne-merkataritzan BASQUE WINE markako produktuak sustatzeko EAEko ardo, sagardo natural eta artisau-erara egindako garagardoen kontsumitzaileen artean. Agindu honen ondorioetarako, Espainiako Estatuaren barruan dauden merkatu guztiak hartzen dira barne-merkataritza gisa.

Onuradunak: Onuradun izan daitezke hamar milioi euroko edo hortik beherako negozio-bolumena duten ETEak, bereizgarri hauek babestutako edariak ekoizten badituzte:

– Basque Beer

– Txakoli de Alava - Arabako Txakolina

- Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina

- Txakoli de Getaria - Getariako Txakolina

- Euskal Sagardoa. 

- Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren kasuan, gutxienez % 85 Arabako Errioxako eskualdean ekoitzitako mahatsarekin egindakoak eta etiketan hala egin direla zehaztuta dutenak (eskualdeko ardoa, udalerriko ardoa edo mahasti berezia).

Eskaera epea

2022-10-07-etik 2022-11-07-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala