GAUEKO AISIALDIKO ESTABLEZIMENDUETARAKO laguntzak

Azalpena

Gaueko aisialdiko establezimenduen titularrei zuzendutako laguntzak

Xedea: Laguntzen agindu honen xedea da oinarriak ezartzea EAEko gaueko aisialdiko establezimenduen titular diren norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzeko.

Onuradunak: Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa: Beren konturako langileek edo langile autonomoek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere.
  • ETEak: Ondasun erkidegoek, sozietate zibilek eta nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere.

Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartzen dira Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluko III. Taldean sailkatutako pubak eta taberna bereziak (aisialdi erotikoko establezimenduak laguntza horietatik kanpo geratzen dira) eta IV. taldean sailkatutako dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, betiere haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiarengatik

Eskaera epea

2021-09-16-etik 2021-10-14-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: TURISMO Sektorea
    Eremua: Finantzaketa