ENPLEGUA SUSTATZEKO laguntza ekonomikoak (Gazteak kontratatzea PICE Trebakuntza Planerako)

Azalpena

Enplegua sustatzeko laguntza ekonomikoak. 1. lerroa. Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza Ganberak. Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala. Trebakuntza Plana.

Xedea: Lerro honek laguntzak eman nahi dizkie laguntza-eskaria egin den lekuko Merkataritza Ganberaren lurralde-esparruko enpresei, baldin eta gazte-bermearen sistema nazionalaren onuradun diren eta gutxienez 6 hilabetez (180 egun) lanaldi osoan Trebakuntza Planean parte hartu duten gazteak kontratatzen badituzte.

Onuradunak: Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako lurralde-esparruko langile autonomoen araubide berezian izena emanda dauden pertsonak, enpresa txiki eta ertainak eta mikroenpresak, baldin eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren Erroldan alta emanda badaude.

Eskaera epea

2021-09-30-etik 2021-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak