ETXEBIZITZA SEKTOREKO AUTOKONTSUMOARI eta BILTEGIRATZEARI lotutako PIZGARRI-PROGRAMA (Energia Berriztagarria eta Sistema Termiko Berriztagarriak)

Azalpena

Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan

Xedea: Pizgarri programak, zera egikaritzeko, batetik, hainbat sektoretako energia-iturri berriztagarrien bidezko (eguzki-energia fotovoltaikoa eta eolikoa) autokontsumo- eta biltegiratze-instalazioak, eta, bestetik, sistema termiko berriztagarriak (biomasa, aerotermia, geotermia, eguzki-energia termikoa), bizitegi-sektorean, eta jabetza publikoko etxebizitzetan eta hirugarren sektorean soilik, honela banatuta:

– 1. Pizgarri-programa – Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.

– 2. Pizgarri-programa – Ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.

– 3. Pizgarri-programa – Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea.

– 4. Pizgarri-programa – Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.

– 5. Pizgarri-programa – Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea.

– 6. Pizgarri-programa – Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.

Onuradunak:

Eskaera epea

2022-01-01-etik 2023-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena