Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak
Xedea: Bioekonomiaren eremuan berrikuntzako proiektu pilotuak eta frogantza-proiektuak egitea sustatu eta bultzatzeko laguntzetarako deialdia egitea da. Bioekonomia jasangarritasuna kudeatzeko zientzia da. Natura-baliabideak modu efizientean erabiliz garapen sozioekonomiko jasangarria lortzea du helburu.
Onuradunak:
– Pertsona fisiko edo juridikoak, beren forma juridikoa edozein dela ere, honela sailkatuta:
1. Enpresa txiki eta ertainak, Batzordeak enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera (C (2003) 1422).
2. Enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.
– Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak.
2021-10-21-etik 2021-11-22-era