ETE ZIRKULARRA laguntzak

Azalpena

EAEko ETE Zirkularra laguntzak

Xedea: Ekonomia zirkularreko metodo eta jardueren aplikazioa bultzatzea EAEko enpresa txiki eta ertainetan, gure inguruko eragileen gaitasunak eta ezagutza aprobetxatuz.

  • Eusko Jaurlaritzaren beste finantzaketa-programa batzuetan identifikatutako ekonomia zirkularreko jarduerak abian jartzen laguntzea, hala nola Berrindartzeko Programa Zirkularra, Ekoberrikuntza Zirkularraren Programa edo sektoreko lehiakortasun-zaintzako txostenak.
  • Enpresa arteko lankidetzak sendotzea, ekonomia zirkularra bultzatzeko Europako tresna berriak jorratzeko.
  • ETEen kokapena hobetzea marka berdearen bidez (ebaluazioa, jarduna eta ingurumen-komunikazioa).
  • Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, Euskadiren ekonomia berdea suspertzen, lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen laguntzeko.
  • Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea balio-kate zirkular berrien bidez.
  • Ekonomia Zirkularraren 2030erako Euskal Estrategiaren helburuak betetzea.

Onuradunak: ETEak

Eskaera epea

2021-11-24-etik 2021-11-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena