BERPIZTU EKITERA (Enpresa Berrien Sorrera eta Enpresa-Ondorengotza sustatzea)

Azalpena

Berpiztu Ekitera

Xedea: Deialdi honen helburua eta xedea da Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian enpresa- berrien sorrera eta enpresa-ondorengotza sustatzeko laguntza ekonomikoen oinarri arauemaileak zehaztea. Enpresa-ondorengotza gertatzen da enpresak titulartasuna aldatzen duenean, baina jarduera ekonomikoarekin jarraitzen duenean.

Onuradunak: Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek:

  • Jarduera-zentroa Errenteria, Lezo, Oiartzun edo Pasaiako udalerrietan kokatuta egotea.
  • EJZ eta Gizarte Segurantzan alta emanda izatea 2021eko urtarrilaren 1etik eskaera egiten ari diren momenturaino.
  • Negozio-proiektuaren bideragarritasun plana edukitzea, Oarsoaldearen onespen txostenarekin.
  • Ogasunarekin, haren udalarekin eta Gizarte Segurantzarekin zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.
  • Dirulaguntzen arloan itzultze-betebeharraren ordainketa eguneratua izatea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere.
  • Enpresa-ondorengotzaren kasuan*, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean gertatu izana. *Enpresa-ondorengotza gertatzen da enpresak titulartasuna aldatzen duenean, baina jarduera ekonomikoarekin jarraitzen duenean.

Eskaera epea

2021-12-22-etik 2022-01-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa-ondorengotza
Dei-egilea: UDALA : Oarsoaldea.