BARNEKINTZAILE (Laguntza prozesurako eta finantzaketa lortzeko diru-laguntzak enpresa proiektu berritzaile berrientzako eta/edo industria- eta teknologia-oinarriko eta/edo lotutako zerbitzuetako enpresentzako)

Azalpena

Barne-Ekintzaile

Xedea: Euskal enpresen barruko ekintzailetza-jarduera laguntzea, enpresa-proiektu berriak sustatzeko, ideiaren heltze-faseetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa abian jartzeko faseetan. Barne-ekintzailetzako proiektu horiek enpresaren egungo jarduera dibertsifikatzea ekarri behar dute, berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak izan behar dute, industrialak eta/edo industria-produktuarekin/prozesuarekin lotutako zerbitzuetakoak izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Business Innovation Center (BIC) baten babespean egon behar dira. Laguntza hori honela gauzatuko da:

  • 0 ILDOA: Negozio berriak sortzeko plan bat garatzeko laguntza, barne hartuko dituena jarduera ekonomiko berriak sortzeko sustapen jarraitu eta sistematizaturako beharreko printzipioak, antolakuntza-kultura, sistematika eta lankidetzak. Horren emaitza izango da enpresarentzat lehentasunezkoa izango den aurretiazko analisi bat, 1. ildoan aurkezteko.
  • 1 ILDOA: Enpresari lagun egin ideia heltzeko eta enpresako plana egiteko prozesuan. Bi laguntza horiek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira.
  • 2 ILDOA: 1. ILDO bezalako ekintzailetza-proiektuek sortutako enpresa berrientzako laguntza, zehaztutako enpresako plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa errazago eskuratzeko. Laguntza hori gauzatzeko, arau honen babesean formalizatzen diren mailegu-eragiketetarako finantza-kostua murriztuko da, LUZARO Kredituko Finantza Establezimenduarekin horretarako sinatzen den hitzarmenaren arabera.

Onuradunak:

  • MikroETE
  • Autonomoa
  • Pertsona fisikoa
  • ETE

Eskaera epea

2022-07-29-etik 2022-12-12-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)