Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira:
1.– Prestakuntza-jarduerak: a) Gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzara bideratutako ekintzak –prestakuntza espezifikoa eta desberdindua–, unibertsitate-eremuan, unibertsitate aurreko eremuan edo sozietateen eremuan kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko hasierako ezagutza lortzeko edo perfekzionatzeko edo, oro har, ezagutza horretan gaitzeko.
2.– Gizarte-ekonomiaren hedapen-jarduerak. Honako hauek izango dira jarduera horiek: a) Kooperatibei eta lan-sozietateei buruzko aldizkako argitalpenak editatzea. b) Aldian behingo jardunaldiak egitea. c) Ekitaldi bereziak egitea gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeen ikusgaitasuna bultzatzeko, hala nola oroipen- edo omenaldi-egunak, sari berezien banaketa eta antzeko ekitaldiak. d) Gizarte-ekonomiako zabalkunde-jarduerak egitea. Halakotzat hartuko dira: gizarte-ekonomiako informazio-jarduerak eta beste lurralde-eragile batzuekiko alderaketa, eta zabalkunde-jarduerak hainbat formatu eta euskarri grafikotan: irratia, prentsa, telebista, Internet eta multimedia. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak balidatuko ditu jarduera horiek, betiere praktikara eramanda jarduerok izan dezaketen benetako eraginaren kuantifikazioa eta zenbatespena oinarri hartuta.
3.– Gizarte-ekonomiako ikerketa-jarduerak. Honako hauek izango dira jarduera horiek: a) Gizarte-ekonomiako ikerketa-jarduerak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren iritziz euskal gizarte-ekonomia garatzeko berriak eta erabilgarriak direnak. Gazteei eta ingurumenari loturiko gizarte-ekonomia lantzen dutenak lehenetsiko dira. b) Gizarte-ekonomiako gaiak ardatz izango dituzten unitate didaktikoak sortzea, ikastetxeetan zabalkundea egin dadin. Horretaz gainera, material didaktikoa sortuko da, gizarte-ekonomiaren arloa EAEko eskola-curriculumean txerta dadin.
Agindu honen indarrez laguntza jaso dezaketen prestakuntza-, zabalkunde- eta ikerketa-jarduerek aurten hasi behar dute, eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen amaiturik egon behar dute.
2019-06-08-etik 2019-07-08-era