GASTRONOMIA 4.0 (gastronomiaren sektorearen industrializazioa eta eraldaketa digitala sustatzea)

Azalpena

Gastronomía 4.0 programa

Xedea: Programa honen xedea da gastronomiaren balio kateko enpresa giupzkoarren eraldaketa sustatzea, enpresetan Teknologia Berrien eta Berrikuntza Integralaren erabilera indartuz (produktua, zerbitzuak, kudeaketa, prozesuak, industrializazioa, eta abar), haien inpaktuari aurrea hartuz, negozio eta kudeaketa eredu berriak definituz, sektorearen barruko belaunaldi aldaketa eta Nazioarteko lidergoa bultzatuz.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak: Proiektuek lotura zuzena izan behar dute berrikuntzarekin, jarduera ekonomiko berria sortzearekin, jarduera ekonomiko berria sortzearekin, produktu eta/edo zerbitzuen dibertsifikazioarekin eta eraldaketa enpresarialaren beharrekin, sektorean teknologia digitalak txertatzeko. Diruz lagunduko diren proiektuak honako alderdi hauekin lotuta daudenak izango dira: • Indartzea jatetxeen sektorearekin eta zerbitzu osagarriekin lotutako negozioen eraldaketa digitala. • Gastronomia digitalaren eta kudeaketa eredu berrien inguruko ezagutza garatzea. • Ezagutza hori sektorean sozializatzen dela ziurtatzea. • Bilakaera prozesuan sentsibilizatzea eta laguntzea • Sustatzea erabiltzaile profesionalen eskari berrien identifikazioa eta elikagaien manipulazioaren, elaborazioaren eta kontserbazioaren industriaren eboluzioa. • Gastronomiarekin lotutako soluzio eta negozio berriak sustatzea, teknologia aplikatuz. • Enplegua sortzea. • Enpresen produktu eta/edo zerbitzuen katalogo berriak dibertsifikatu eta/edo garatzea. • Ekintzailetza eta enpresa berriak sortzen eta/edo negozio eredu berriak garatzen laguntzea, Gastronomia Digitalaren eta Industrialaren esparruan. • Teknologia digitalak txertatzea, gastronomiaren sektorean jasangarritasuna sustatzeko xedez. • Dinamizazio jarduerak antolatzea, Gastronomia Digitalaren eta Industrialaren esparruan. • Proiektu pilotuak eta demostraziokoak, erabiltzaileak eta bezeroak enpresetan eragile aktibo gisa txertatuko dituzten kokreazioko prozesuak barnean hartuko dituztenak, eta Gastronomian inplikatuta dauden teknologien inguruko ezagutza hobetzen eta ezagutarazten lagunduko dutenak. • Prestakuntza espezifikoa Gastronomiarekin lotutako teknologiei buruz, eta kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzak, hala nola networkinga, ekitaldiak, lantegiak eta abar. • Nazioarteko prospekzioa, sektorearen ezagutza hobetzeko; eta erreferentziako entitateetara gerturatzeko ekintzak, zuzenekoak eta alderantzizkoak. • Gipuzkoako enpresak jarduera sektore honetara hurbiltzen lagunduko duen beste edozein proiektu. 

Onuradunak:

a) Gipuzkoako "Ekosistema Gastronomiko" delakoaren barruan jarduten diren enpresak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak, eta programa honen helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduketen lidergoa daramatenak.

Diru laguntza hauetara enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke.

Eskaera epea

2019-05-07-etik 2019-06-07-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna