GASTROBIKAIN - Kalitate gastronomikoa sustatzeko programa (Proiektu berriak sustatzea eta bikaintasuna sendotzea)

Azalpena

Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzak

Xedea: Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozioen bikaintasuna sendotzea. Bi laguntza-lerro ezarri dira:

a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Helburua da negozio gastronomiko berriak sustatzea, baldin eta gastronomiako unibertsitate-graduetako edo sukaldaritza eta gastronomiako goi mailako zikloetako tituludun berriek abian jarritakoak badira eta kalitatea bereizgarri badute.

b) Bikaintasuna areagotzeko programa. Ibilbide eta kalitate aintzatetsia duten establezimendu gastronomikoak babestea da helburua, sektoreko kalitate-estandarretan eta -ziurtagirietan hobetzeko helburuarekin, gastronomiako gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko rankinetan bereziki.

Establezimendu gastronomikotzat hartzen dira pertsona natural edo juridiko baten buruan dauden eta jarduera ekonomikoa kontsumorako elikagaien eta/edo edarien ekoizpenarekin, zerbitzuarekin eta salmentarekin lotuta duten establezimendu komertzialak. Programa bakoitzak dauzkan ezaugarri propioak direla eta, eskatzaile bakoitzak programetako batean bakarrik parte hartu ahal izango du.

Onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio baten gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartu duten edo hartuko duten pertsona fisikoak. Nortasun juridikorik gabeko erakundeak, hala nola ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo antzekoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren titulartasuna gutxienez % 10ekoa bada. Sektore pribatuko pertsona juridikoak: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren titulartasuna gutxienez % 10ekoa bada. 3. oinarriko 1. paragrafoan ezarritako bi laguntza-lerroetarako, aurreko paragrafoko onuradunek sektore pribatukoak izan behar dute. Ezingo dute laguntzen onuradun izan irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek.

Eskaera epea

2023-09-05-etik 2023-10-04-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak