LEHIATU INBERTSIOA - Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak

Azalpena

Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak (Lehiatu Inbertsioa programa)

Xedea: Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak. Urterokoak edo, salbuespenez, hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera. Lehiatu Inbertsioa programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

2. Basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

4. Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin izango zaizkio gehitu oinarri honen aurreko ataletan aipatutako ezeini.

5. Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan proiektuak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan sartzen ez badira. Proiektu hauek produktu hauek lortzeko inbertsioak jasoko dituzte: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak, ardoa izan ezik.

 

Onuradunak:

  • Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak. Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.
  • Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak: Basogintzako produktuen lehen eraldaketako enpresa diren nortasun juridikorik gabeko erakundeak edo pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, agindu honen 3. oinarriaren 11. atalean definitutakoaren arabera. Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta aipatu Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte. Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak
  • Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetako baten batekoak izan beharko dute onuradunek: • Kontserbak. • Erdikontserbak. • Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak. • Gazituak, ketuak, aurrez prestatutako arrainak, etab. • Aurregosiak. • Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa. • Arraina oinarri duten produktuen ekoizpena (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.) Arrantza eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, onuradunek helburuan handizkako sektorekoak izan behar dute (hozkailu gabeko biltegia, hozkailu-biltegia, izozte-biltegia, etab.) Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
  • Elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak, betiere Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten badituzte indarrean den araudiaren arabera. Era berean, laguntza hauen onuradun izan ahalko dira, baita ere, ekoizpen-establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresak. Pertsona horiek mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaintzat jo beharko dira, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean jasotakoaren arabera.
  • Nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuak, ur mineral naturalak, edari ez-alkoholikoak edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edariak (ardoa izan ezik) eskuratzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak: Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute. Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta aipatu Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte. Onuradun izateko, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 2022/2473 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat –mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2014 Erregelamenduak–, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Eskaera epea

2024-05-04-etik 2024-06-03-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak