Erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zergan (5/2023 Errege Lege-dekretuak) egiten den itzulketa partzialaren onuradun ez diren errepide bidezko garraioko enpresentzat zenbait produktu energetikoen prezioa ordaintzeko ezohiko eta aldi baterako
Xedea: Foru agindu honen xedea da energia-produktu jakin batzuen prezioa ordaintzeko zuzeneko eta aparteko aldi baterako laguntza emateko prozedura arautzea. Laguntza enpresa hauentzat da: errepide bidezko garraioko enpresak, erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zergan egiten den itzulketa partzialaren onuradun ez direnak. Itzulketa hori 2023ko ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege-dekretuaren 156-159 artikuluetan arautzen da. Errege lege-dekretu horren bidez, zenbait neurri hartzen eta luzatzen dira Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta so- zialei aurre egiteko, La Palma uhartea berreraikitzen laguntzeko eta beste kalteberatasun-egoera batzuei laguntzeko, merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei eta gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa egiteko, eta Europar Ba- tasuneko Zuzenbidea betearazteko eta betetzeko.
Onuradunak: Laguntzaren onuradun izan daitezke, 5/2023 Errege Lege-dekretuaren 156.2 artikuluaren arabera, langile autonomoak eta nortasun juridikoa duten sozietateak, Espainian legez eratuak, egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan izanik baldintza hauek betetzen dituztenak:
a) VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motetatik edozeinetako garraio-baimen baten titular izatea, baimenari atxikitako ibilgailu kopurua eta tipologia kontuan hartuta, eta 2023ko ekainaren 30ean Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan alta emanda egotea.
b) Onuradun izan daitezke, halaber, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko erabilera-irizpidearen araberako sailkapenari jarraikiz hiri-autobusen titular direnak, baldin eta Trafiko Burutza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan 2023ko ekainaren 30ean alta emanda bazeuden
2023-09-18-etik 2023-10-31-era