LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI buruzko IKERKETA PROIEKTUETARAKO dirulaguntzak

Azalpena

Laneko segurtasunaren eta osasunaren eremuan ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak 

Ikergaien zerrenda:

1.– Genero-estereotipoak eta laneko indarkeria- eta jazarpen-arriskua sortu ditzaketen beste genero-faktore batzuk aztertzeko lanak eta/edo tresna metodologikoak.

2.– Laneko arriskuen prebentzioan eta genero-ikuspegitik ezagutza eta berrikuntza sortzen duten azterlanak edo ikerketak, gizartean (zahartzea, lana antolatzeko modu berriak, globaliza zioa), teknologian (digitalizazioa, automatizazioa) eta ingurumenean (klima-aldaketa) gertatzen diren erronka berriei buruz.

3.– Gaixotasun profesionalen diagnostikoa, prebentzioa eta beroriek hobeto hautemateko eta jakinarazteko estrategiak.

4.– Agente kantzerigenoekiko esposizioak langileen osasun mentalean dituen ondorioak.

5.– Telefono-zutoinen kontserbazio-egoerari buruzko kanpoko metodoak.

6.– COVID osteko sindromeak lan-ingurunean dauzkan ondorioak ezaugarritzen dituzten ikerketak.

7.– Arrazoi psikosozialengatik baja luze baten ostean lanera itzultzea errazteko neurriak zehaz ten dituzten azterlanak, neurrion probak lanera itzuli diren enplegatuen taldeetan lehentasunez egingo direlarik.

8.– Laneko fisioterapia-programek langilearen ongizate integralean duten eragina ezaugarri tzen duten azterlanak, enpresa osasungarriaren kontzeptuaren barruan.

Onuradunak: Pertsona juridikoak

Eskaera epea

2026-06-06-etik 2026-07-06-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Lan-segurtasuna