Xedea eta onuradunak: Nortasun juridiko propioa duten entitate asoziatiboek jaso ahal izango dituzte agindu honetan ezarritako laguntzak, baldin eta nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan badihardute eta, guztien interesak ordezkatzeko eta defendatzeko, hauek erakunde elkartzen badituzte:
a) Lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak.
b) Lan elkartukoak ez diren kooperatibak, entitate asoziatibo konfederatuak eta gizarte-ekonomiako entitatez osatutako antolakundeak.
c) Ekonomia solidarioko entitate asoziatiboak eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezien elkarteak.
d) Langile autonomoen sektorearteko antolakundeak, gutxienez bi urteko antzinatasuna dutenak.