INGURUMENA BABESTEKO INBERTSIOAK egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak (Prozedura Arrunta eta Erraztua)

Azalpena

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak 

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egitera sustatzea.
 
Diruz laguntzeko moduko lerroak:
 
a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.
c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.
d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:
– Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.
– Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.
– Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.
– Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.
– Inbertsioa egungo maila teknikoa gainditzera bideratuko da. Laguntzak, apartatu honetan ezarritakoaz bestela, onuradunaren beraren hondakinak kudeatzera badaude bideratuta, a) lerroko laguntzetan aplikatuko diren irizpide orokorren arabera ebaluatuko dira.
e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.
f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

Onuradunak: Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak eta aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEE) interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte.

Eskaera epea

2021-06-17-etik 2021-07-19-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena