MUSIKA JARDUERA PROFESIONALETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak 

Xedea:

Deialdi honetan laguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:

a) Partituren edizioa

b) Musika-ekoizpena

c) Sektore-garapena

d) Zuzen-Zuzenean zirkuitua

e) Musika-zikloak

Diruz lagunduko diren proiektuen garapenerako, onartutako gasturako eta justifikaziorako epea honako hau izango da:

a) Partituren edizio-modalitateak, musika-ekoizpena eta sektore-garapena: 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko azaroaren 10era.

b) Zuzen–Zuzenean zirkuituaren eta musika-zikloen modalitateak: 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra.

Onuradunak:

a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Αutonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua duen pertsona pribatua izatea edo, bestela, aurkeztutako proiektua Euskal Αutonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren musikarien obrei dagokiena izatea edota % 75etik gorako euskarazko errepertorioa izatea.

b) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea I. eranskinean zerrendatutako epigraferen batean, lehiatzen den modalitatearen arabera.

c) Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin. 

Eskaera epea

2026-06-16-etik 2026-07-15-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa