Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko dirulaguntzak
Xedea: Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduera eta proiektuak 2024. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko dirulaguntzak arautzen dituen deialdia argitaratzea. Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.
Onuradunak: Honako deialdi honek finkatzen dituen dirulaguntzak bertan aipatzen diren programa edo jarduera bereziak burutzeko asmoa duten pertsona fisiko eta juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte, baldin eta eskabidea aurkezten den egunerako errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo errolda euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.
2024-06-21-etik 2024-07-21-era