OLATUAK dirulaguntzak: ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten proiektu puntualetarako (Garapen Jasangarriaren Helburuak sustatzea)

Azalpena

Kulturaren ikuspegitik Gipuzkoan Garapen Jasangarriaren Helburuak sustatzen dituzten proiektuei dirulaguntzak (Olatuak)

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen jarduerak: Oinarri hauen xedea da arautzea Gipuzkoan garatzen diren eta Garapen Iraunkorreko 17 helburuetako (GJH) bat sustatzen eta haietan eragiten duten kultura-proiektu berritzaile eta puntualei dirulaguntzak ematea. 1. Pobreziaren amaiera. 2. Zero gosea. 3. Osasuna eta ongizatea. 4. Kalitatezko hezkuntza. 5. Genero-berdintasuna. 6. Ur garbia eta saneamendua. 7. Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea. 8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa. 9. Industria, berrikun tza eta azpiegiturak. 10. Desberdintasunak murriztea. 11. Hiri eta komunitate jasangarriak. 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak. 13. Klimaren aldeko ekintza. 14. Urpeko bizitza. 15. Lurreko ekosistemen bizitza. 16. Bakea, justizia eta erakunde sendoak. 17. Helburuak lortzeko aliantzak.

Laguntzen zenbatekoa: Diru laguntza gehienez ere aurrekontuaren %70 izango da eta eskatzaile bakoitzak jaso ahal izango duen diru laguntza ez da 6.000 euro baino gehiagokoa izango.

Hartzaileak: Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko elkarteek eta mikro-enpresek (10 langile baino gutxiagoko eta 2 milloi euroko negozio-bolumena dituztenak, diruzlaguntzen den jarduera Gipuzkoan eskaintzen bada. Diruz lagungarriak diren proiektuak era askotakoak izan daitezke: prestakuntza, sentsibilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko ezberdinetan, epe laburrean garatzen direnean. Jarduerak burutzeko beharrezkoak diren funtzionamendu gastuak ere sartu ahal izango dira.

Eskaera epea

2023-03-03-etik 2023-04-13-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna