Covid-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak (Bideratu Covid-19 programa)
Xedea: Agindu honen xedea da laguntza ematea Covid-19k eragindako krisiaren ondorio ekonomikoen aurkako borroka-prozesu honetan inplikatutako enpresek eta plantillek beren gain hartutako ahaleginean. Egoera guztiz ohiz kanpoko, bat-bateko eta eremu globaleko baten ondorioak jasaten ari diren enpresak edo jarduera-sektoreak finkatu nahi dira, hain zuzen, produktua eta merkatua badutelako lehiakorrak izan daitezkeen horiexek. Lehia-baldintzak azkar eta egonkorki berrezartzen lagunduko duten finantza-tresnak ezartzea da kontua, zailtasun-egoeratik irteteko prozesu formalak azkartuz eta inplikatutako alderdi guztiei etorkizunera begira benetako konpromisoak eskatuz. Emango diren laguntzak laguntza itzulgarriak dira. Hogei langile baino gehiago dituzten enpresa txiki eta ertainentzat.
Onuradunak: Enpresa txiki eta ertainak (ETEak) krisian, hogei langile baino gehiago enplegatzen dituztenak, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) baldintza hauek bete beharko dituzte: erauzketetako, eraldaketako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak izatea, edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak izatea, betiere krisi-egoeran badaude.
2020-04-16-etik 2020-11-30-era