Azalpena
Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak
Xedea: Ebazpen honen xedea da Oiartzungo Udalaren Euskara Sailak merkatal establezimenduetan eta enpresetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea. Zehazki, lau dirulaguntza mota arautzen ditu ebazpen honek:
-
Elkarteetan, merkataritza/ostalaritza establezimenduetan eta enpresetan kanpoko errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntzak.
-
Elkarteetan, merkataritza/ostalaritza establezimenduetan eta enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko ekintzak sustatzeko eta euskara planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko dirulaguntzak.
-
Elkarteetan, merkataritza/ostalaritza establezimenduetan eta enpresetan “Ticketbai” tresna lehen aldiz euskaraz jartzeko dirulaguntzak.
-
Elkarteen, merkataritza/ostalaritza establezimenduen eta enpresen webguneetan “Puntueus” domeinua sustatzeko dirulaguntzak.
Onuradunak: Oro har, dirulaguntza hauetarako aukera izan dezakete Oiartzunen kokatutako merkatal-establezimendu eta enpresek. Gainera, Udalarekiko betebeharrak (lizentziak, jarduera baimenak, zergak) egunean izan beharko dituzte.
Eskaera epea
2022-04-28-etik 2022-12-01-era