COVID-19k sortutako krisiaren ondorioz GIPUZKOAKO TURISMO-SEKTOREARI SOSTENGUA emateko laguntzak

Azalpena

COVID-19k sortutako krisiaren ondorioz Gipuzkoako turismo-sektoreari sostengua emateko laguntzak

Xedea: Laguntza-lerro honen bidez Gipuzkoako turismo-sektoreko norberaren konturako langileen edo langile autonomoen, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzea; izan ere, COVID-19 pandemiaren ondorioz sortutako zailtasun testuinguruan, haien jarduerak mugatuak izan dira COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko hartutako neurriak direla-eta.

Laguntzen zenbatekoa:Zenbatekoa ezartzeko, eskabidea aurkezten den egunean alta emanda dauden langileen kopurua hartuko da aintzakotzat (turismo aktiboko enpresen kasuan 2019ko batez besteko langile kopurua hartuko da kontuan) ondoren zehazten den moduan:

•2.500 euro beren konturako langileen edo autonomoen kasuan, beren kargura langilerik ez dutenak.

•4.000 euro 2 edo 3 langile dituzten enpresen kasuan.

•5.000 euro 4 edo 5 langile dituzten enpresen kasuan.

•6.000 euro 6 edo 7 langile dituzten enpresen kasuan.

•7.000 euro 8 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan.

Laguntzak dagoen kredituaren mugen barruan banatuko dira, eta eskatutako laguntzek zenbateko hori gainditzen badute, hainbanaketa aplikatuko da.

Onuradunak:Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte beren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, eta Gipuzkoako turismo-sektoreko mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek, betiere Gipuzkoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere, eta haren jarduera jarraian zerrendatzen diren jardueren artean badago:

a) Turismo-ostatuko establezimenduak: ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

b)Erabilera turistikoko etxe bizitzen eta logelen titularrak diren pertsona juridikoak, besteren konturako langileak dituztenak.

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak: bidaia-agentziak, enpresa elkartuen turismo eskaintzen merkaturatze komuna egitea helburu duten turismo-enpresen elkarteak, erreserben zentralak, bitartekari turistikoak eta bidaia-agentzia handizkariak.

d) Turismo aktiboko enpresak: lehia-asmorik gabeko aisia, kirol- eta abentura-jarduera turistikoak prezio baten truke modu jarraituan eta profesionalean eskaintzen dituztenak. Jarduerokegiteko, egiten diren lekuan bertan (airean, lur gainean edo uretan) naturak eskaintzen dituen baliabideak bakarrik erabiltzen dituzte, jarduerotan beti izaten da arriskua, eta beharrezkoa da neurri batean trebatuta egotea. Kanpoan geratzen dira kirol-federazioak, -klubak eta -elkarteak, nahiz eta halako jarduerak gauzatu.

e)Turismo-gidak: jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileentzat informazio- eta interpretazio-lana egiten duten pertsonak, Gipuzkoako interes kulturaleko ondasun eta gainerako baliabide turistikoen ondare historiko, natural eta gastronomi-koarekin loturik. Zerbitzu horiek ohikotasunez, profesionaltasunez eta prezio bidez ematen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko beste edozein hizkuntzatan. Definizio horretan pertsona juridikoak ere sartzen dira

Eskaera epea

2021-05-25-etik 2021-06-15-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: TURISMO Sektorea
    Eremua: Finantzaketa