PROIEKTU ERRONKARIAK AKTIBATZERAKO laguntzak

Azalpena

Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuetarako, ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako, europar programetarako proiektuak diseinatzeko eta proiektu erronkariak aktibatzeko laguntzak

Proiektu erronkariak aktibatzea (4. ildoa)

Xedea: Enpresa-aukera ekoberritzaile berriak definitu nahi ditugu, baina balio-kateko kate-mailak integratu behar dituzte eta "driver" delakoek edo Europako ingurumen-politikako tresnek motibatuta egon behar dute. Gero, I+G+Bko laguntza-deialdietara aurkeztuko dira (Hazitek Estrategikoa, …). Zer behar da "proiektu kitzikagarrien" lerro honetara aurkezteko?

- Euskal enpresei eragiten dien arazo edo erronka integral bati erantzuna ematea. Erantzun horrek, gainera, euskal estrategia sektorialak hedatzen lagunduko du (ekonomia zirkularra, klima-egokitzapena, lurzoru kutsatuak) eta materialen efizientziaren arloko Europako tresnei aurrea hartuko die.

- Enpresa-partzuergoaren konpromiso estrategikoa, bere katean lankidetza lehenetsiz eta etorkizuneko negozioari balio handiena eman diezaioketen erakundeak sartuz.

- "Made in Euskadi" irtenbide ekoberritzaileak ekarriko bide dituen inpaktuen aurreikuspena. Irtenbide bakoitzak 2030ean lortu beharreko inbertsioak, fakturazioak eta ingurumen-hobekuntzak zenbatetsi behar dira (sartutako BEGak, materialak).

Epe luzera, laguntza-lerro honetan saritzen diren proposamenek negozio-aukera estrategiko ekoberritzaile garrantzitsu bat osatu beharko lukete (2030), ikuspegi bereizle eta kolaboratzailea lagun. Horretarako, izan daitekeen merkatuaren analisi prospektibo bat, negozio ekoberritzaile optimoaren aurrediseinu bat eta I+G+B beharren definizio bat ere ekarriko ditu proposamenak.

Onuradunak: Laguntzen onuradun izan daitezke enpresa pribatuak -sustatzaile eta bazkide gisa (ahal dela, industria-sektorekoak)-; baina baita konponketa-zerbitzu aurreratuak eta industria-sektorearekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere, baldin eta oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte. 1., 2. eta 4. lerroetan, proiektu berritzailearen emaitzek ahalik eta aplikaziorik zabalena izan dezaten, ezartzen da ezen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kideak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista izan ahalko direla, baina ezingo dute proiektuaren sustatzaile izan. Baldintza hori bera ezartzen zaie aholkularitza-enpresei ere. Industria-talde batera edo hainbatera loturik edo elkarturik baldin badaude, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroak (ZTBES) ere izan daitezke 1., 2., 3. eta 4. lerroetako proiektu baten sustatzaile.

Eskaera epea

2021-07-01-etik 2021-09-20-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak