MERKATARITZAREN eta OSTALARITZAREN sektorean DIGITALIZAZIOA SUSTATZEKO dirulaguntza programa

Azalpena

Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programa

Xedea: Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik. Enpresa bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa mila eurokoa (1.000,00 €) izango da. Bidalitako TicketBAI altako fitxategiei dagozkien faktura osoak edo sinplifikatuak euskaraz bidaltzen badira, laguntza %20 handituko da. Horretarako, eskabidea egiteko idazkian aukera hori adieraziko da, eta aldi horretan egindako eta baldintza hori betetzen duten fakturen, osoa edo sinpifikatua, gutxienez 5 irudi erantsiko dira.

Onuradunak:

  1. Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago eta haien jarduera (2022ko urtarrilaren 1a baino lehen) oinarri hauen eranskinean zerrendatutakoen artean badago.
  2. Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 2020ko abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuan jasotako definizioaren arabera. Horretarako, FakturaBAI ez den beste software bat erabiliko da.
  3. Laguntza emateko baldintza izango da dirulaguntza hauek argitaratzen direnetik 2022ko irailaren 1era bitartean, gutxienez 120 TicketBAI altako fitxategi bidaltzen jarraitzea. Horretarako, FakturaBAI . ez den beste software bat erabiliko da. Azken baldintza hori betetzen ez bada, ebazpena aldatu egingo da eta, hala badagokio, dirulaguntza itzuliko da.
  4. Ez dute administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso behar sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoaren arabera.
  5. Ezingo dira onuradun izan Diputatuen Kontseiluak 2021eko irailaren 7an onartu eta 2021eko irailaren 14an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian (176. zenbakia) ez eta deialdi horren aldaketaren ondorioz (2021eko urriaren 27an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 206. zenbakia) onuradun izan ziren pertsona fisiko eta juridikoak.
  6. Dirulaguntzaren izaera kontuan hartuta, eta osasun-egoerak eragindako inguruabar sozio-ekonomikoak eta transizio digitalak dakartzan kontsumo ohitura berriak, eta diruz laguntzen diren jarduera sektoreetan duen eragina kontuan hartuta, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 7ko 3/2007 Foru Arauaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskatzaileak salbuetsita geratzen dira zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzetik.
  7. Onuradunek baimena ematen diote Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Ingurumeneko Departukari Ogasun eta Finantza Departamentuarekin kontrastatzeko bideratutako dokumentazioa FakturaBai edo beste software bati dagokio.

Eskaera epea

2022-05-03-etik 2022-06-23-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza
  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa
  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa